XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun Txit Argia:.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Martxoaren 21eko Alea), Euskal Herrian dauden Industria-Maisutzako Eskoletako Lantegi-Maisutarako lantokiak betetzeko mugarik gabeko norgehiagokarako deia egiten zen.

Agindu horren 8. oinarri-arauan ohartematen den saioaldia bukatuta, eta 9. oinarri-arauan esandakoaren arauera.

Sailordetza honek ontzat hartzen du honako hau:
1. Honako norgehiagokari hauek iharduneango saioaldian gai balio-erizpena atera eta mugatu norgehiagokan onartutakotzat jo direla aldarrikatzea: Sailordetza honen 1984.eko Urtarrilaren 2ko Erabakiz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1984.eko Urtarrilaren 19ko Alea) ihardunean-saioaldiango herrilanari izendatutakoak.

2. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hogeita hamar laneguneko epe bati ekitea, aurreko zatian onartutakotzat jotzen diren norgehiagokariek Hezkuntza-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduaren 9garren oinarri-arauan zehaztutako agiripaperak aurkez ditzaten.

3. Eskatutako agiripaperak aurkeztu ez edo ezarritako epearen barruan aurkeztu ez ditzaten ihardunean-saioaldiango herrilanariak, Industria-Maisutzako Eskoletako Lantegi-Maisugoan sartu ezinean geldituko dira.

4. Erabaki honen aurka, doakienek birrabiatze-eskea egin ahal izango dute, erabakia argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako, diotsut hori J.T.A. horri.

Gasteizen, 1984.eko Apirilak 6.

Hezkuntza-Sailburuordea, PEDRO MENDIETA GARMENDIA.

HEZKUNTZA ETA KULTURA-SAILEKO ZERBITZU-ARTEZKARI JAUN TXIT ARGIA.

Hezkuntza-Sailordetzaren 1984.eko Apirilaren 6ko ERABAKIA, aipatzen diren norgehiagokariak, Industria-Maisutzako Eskoletako Berenezko Irakaslegoan sartzeko deia egindako iharduneango saioaldian gai balio-erizpena atera eta mugatu gabeko norgehiagokan onartutakotzat jo direla aldarrikatuz.

Jaun Txit Argia:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Martxoaren 21eko Alea), Euskal Herrian dauden Industria-Maisutzako Eskoletako lantokiak betetzeko mugarik gabeko norgehiagokarako deia egiten zen.